"Gazteen militantzia politiko hutsa kondenatzen duen epaia" salatu du Alternatibak

2013ko apirilaren 8a
13:28
Entzun

Auzitegi Gorenak Segiko kide izatea egotzita gaur zortzi gazte zigortu dituela eta, Aralarrek esan du Espainiak "berriro" erakutsi duela "bere maila demokratikoa zoruaren mailan" dagoela.  Alderdiak "gogor eta irmoki" salatu du Auzitegi Gorenaren erabakia. "Aralarretik ez dugu ulertzen nola XXI. mendean eta bere burua demokratikotzat duen estatu batean nola zigortu daitekeen inor politika egiteagatik".

Espainiak euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak "modu basati batean" urratu dituela uste du Aralarrek. "Espainiak oraindik ere ez du ulertu giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak direla edozein demokraziaren oinarria, eta horiek bermatu ezean ezin daitekeela inolaz ere esan gizarte demokratiko batean bizi garenik". Gainera, elkartasuna adierazi die zortzi gazte zigortuei eta haien senideei.

Alternatiba

 "Gazteen militantzia politiko hutsa kondenatzen duen epaia" salatu du Alternatibak. Alderdi horretako Gipuzkoako koordinatzaile Xabier Sotok "irmotasunez" kritikatu du Espainiako Auzitegi Gorenak gaur jakinarazitako epaia, Auzitegi Nazionalak Segikoak izatea leporatuta zortzi gazteren kontrako sei urteko kartzela zigorra berretsi duena: “Herri honetan bakea eta normalizazio politikoa ezartzeko ahaleginak biderkatzea ezinbestekoa den garai honetan, berriz ere topo egin behar dugu militantzia politikoan aritzea delitu bakarra duten gazteen kontrako espetxe zigor onartezinekin”.

Alternatibak gogorarazi du duela hilabete, martxoaren 9an, jendetza elkartu zela Donostian auzipetuei babesa emateko. Orduan, Alternatibak “babesgabetasunean dauden pertsonekiko zubiak eraikitzera eta laguntzera” deitu zuen. Gaurkoan, Sotok militantzia politikoagatik ere zigortua izan zen gazte baten hitzak azpimarratu nahi izan ditu; “zerbait gaizki egiten ari gara gazteak kartzelaratzen uzten jarraitzen badugu” zioena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.