Gazteentzako alokairu modu berri bat Nafarroan
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak beste alokairu sistema bat jarri du abian, 35 urtez azpikoentzat. 55 etxebizitza zozketatuko dituzte Iruñean, eta eskuratzen dituztenek erosteko aukera izango dute, hasieran alokairuan bizi ostean. Helburua gazteei etxebizitza lortzeko erraztasunak ematea da. Zozketan parte hartzeko epea abuztuaren 31n amaitu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu