UPDk aurkeztu zuen lege proposamena, Espainiako Kongresuan, herenegun: «Hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatzea eta bazterketa linguistikoa prebenitu eta errotik erauztea» zen egitasmoaren helburua, Carlos Martinez Gorriaran UPDko parlamentariaren hitzetan. Bakarrik gelditu zen UPD; kontrako 308 boto, aldeko bost eta abstentzio bat jaso zituen egitasmoak.
Amaiur eta Geroa Baiko diputatuak euskaraz erantzuten saiatu zitzaizkion Gorriarani; ERCko eta Conpromiseko diputatuek, berriz, katalanez ekin zioten. Lau kasuetan, kongresuko presidenteak gaztelania erabiltzeko eskatu zien, eta hala bukatu zituzten hitzaldiak laurek.
Gaztelaniaren «bazterketari» aurre egiteko lege egitasmoa atzera bota dute
Amaiur, Geroa Bai, ERC eta Compromis saiatu dira nor bere hizkuntzan erantzuten Kongresuan, baina ez diete baimendu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu