Gaztesarea gazte mugimenduaren atariaren aurkako operazioa egin zuen Guardia Zibilak asteazkenean. Iker Acero, Alberto Martínez eta Arkaitz Artola atxilotu zituzten. Gaur Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro dira eta aske utzi ditu baldintzapean. Hala ere, hilaren 1 eta 15ero epaitegira joan beharko dute sinatzera.
Fiskalak Acero eta Martinezentzak baldintzarik gabeko espetxe zigorra eskatzen zuen ETArekin kolaboratzea egotzita eta Artolarentzat baldintzapeko askatasuna.
Atzo Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari uko egin zioten atxilotuek. Guardia Zibilen eskuetan egon direnean tratua zuzena izan dela adierazi dute.
Gazte mugimenduak blog bat jarri du abian Acero, Martinez eta Artolaren aldeko babesa bildu asmoz. Gainera manifestazio nazional baterako deia luzatu du.
Asteazkenean atxilotu zituen Guardia Zibilak Alberto Martinez Artziniegan (Araba), Iker Acero Barrikan (Bizkaia) eta Arkaitz Artola Andoainen (Gipuzkoa). Segi gazte erakundea finantzatzea egotzi zioten Gaztesareari. "ETAren aldeko bonoak saltzen" dituela zioten ikerketako iturriek. Espainiako Auzitegi Gorenak ETAko parte bezala joa du Segi, eta Espainiako Justiziak legez kanpoko erakundetzat du.
Politika
Gaztesarearen kontrako operazioan atxilotutako hiru lagunak aske utzi dituzte baldintzapean
Iker Acero, Alberto Martinez eta Arkaitz Artola atxilotuak gaur goizean igaro dira epailearen aurretik. Fiskalak Acero eta Martinezentzak baldintzarik gabeko espetxe zigorra eskatu du eta Artolarentzat baldintzapeko askatasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu