Gaztetxea eraisteko plana atzera bota du Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak

Erredakzioa
Baiona
2011ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) gaztetxeak egungo eraikinean segituko du, herriko etxeak atzera egin baitu hura botatzeko planean. Gazteei jakinarazi zien eraikina hustu eta eraitsi egin nahi zuela, baina haiek aurka egin zioten; auzapezarekin bildu ziren, eta proposatu zioten etxea berritzea eta segurtasun arauetara egokitzea. Asmo hori onartu du herriko etxeak.

Donostian, Uxotegi gaztetxea okupatu zutenek protestara deitu dute gaurko; kazola jotze bat egingo dute iluntzean, Konstituzio plazan, eta bihar, manifestazioa, Bulebarrean hasita. Jakinarazi dute Parte Zaharraren alde segituko dutela lanean. Donostian bertan, Amara auzoan, komun publikoak dauden eraikina okupatu dute gazte batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.