Politika

GBBk Jon Jauregi proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko

Joxe Joan Gonzalez Txabarriren ordez, Jon Jauregi Udalbildeko presidente eta Beasaingo alkate izana proposatu du EAJren Gipuzkoako zuzendaritzak foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko. GBBk uri batzarretara eraman behar du orain proposamen hori.

2006ko urriaren 18a
17:43
Entzun
GBB Gipuzku Buru Batzarraren nahia aurrera ateratzen bada, datorren udaberrian egingo diren foru hauteskundeetan ez da egungo diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarri izango EAJren Gipuzkoako zerrendaburua. Aitzitik, Jon Jauregi Udalbiltzako presidente eta Beasaingo alkate ohia proposatu du Gipuzkoako zuzendaritzak ahaldun nagusitarako hautagai izateko.

Nolanahi ere, GBBk Gipuzkoako uri batzarretara eraman behar du orain proposamena, hots, alderdiaren herrietako antolakuntzetara, haien oniritzia jasotzeko. Bi uri batzarrek beste hautagai bat proposatuko balute, GBBk aintzat hartu beharko luke, eta bi hautagaien artean erabakitzeko prozedura jarri beharko litzateke abian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.