gay eta lesbianen eskubideak

Gehituk eta EHGAMek gustura hartu dute Espainiako Kongresuak onartutako Ezkontzen Legea

Espainiako Kongresuan gay eta lesbianei ezkontzea ahalbidetzen dien legea onartu dute gaur. Gehituk eta EHGAMek pozik hartu dute legea, berdintasunerako bidean pauso garrantzitsua dela iritzita. Hala ere, EHGAMek nabarmendu duenez, "jendartearen aurreiritziak eta beldurrak handiegiak dira oraindik eta horietan eragin beharra dago bene-benetan berdintasunean oinarritutako gizartea osatzeko".

2005eko apirilaren 21a
17:07
Entzun
Espainiako Kongresuan onartu duten Ezkontzaren legearen bidez, sexu bereko bikoteen arteko ezkontza erregulatuko da. Hori gustura hartu dute Gehituk eta EHGAMek. Azken horrek, argi utzi nahi izan du, mugimendu bezala ez daudela ez ezkontzaren alde eta ezta kontra ere, baina, "bikoteen harremana arautzeko indarrean diren aukeren artean dagoen bitartean, bikote homosexualek ere aukera izan behar dute".

"Maitatzea edonoren bizitza esperientziarik ederrena eta osoena da" Gehituren iritzian. Horregatik poztu dira, ezkontza legea onartuta. Talde eta kolektibo homosexualek egindako lanari esker onartu da legea haien usten, eta esan dutenez, "lege honi esker, gizartea bidezkoxeagoa, askexeagoa eta berdinxeagoa egiten da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.