Genero indarkeria

Genero desberdintasunak pobrezia ugaritzen du Unicefen iritzian

Unicefek (Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsa) argitaratu duen txostenaren arabera, genero desberdintasunak pobrezia ugaritzen du. Mundu osoko haurren garapen eta ongizatean ekarpen handia egingo luke familian erabakiak hartzerakoan genero berdintasuna egoteak.

2006ko abenduaren 11
17:53
Entzun
Txostenaren arabera genero desberdintasuna desegin egin behar da. Horretarako arrazoi moralak daude, baina horretaz gain, "beharrezkoa" da giza garapenerako eta garapen iraunkorrerako. Gainera, dakarren onura emakumezkoentzat eta haurrentzat dela diote.

Unicefeko zuzendari Ann Venemanek azaldu duenez, "emakumeak modu konstruktiboan beren bizien buru direnean, haien familiek eta haurrek aurrera egiten dute".

Beraz, osasun arloan, hezkuntzan, politikan eta etxeko erabakiak hartzerakoan berdintasuna lortzeko bidean pausoak emateko aholkuak eman dizkiete gobernuei eta gizarteari.

Latinoamerikan eta Karibean 160 emakumetatik batek du erditzean hiltzeko arriskua, eta industrializatutako herrietan 4.000tik batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.