Genero indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte
MUNGIA. Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu azken egunetan Bizkaian, bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta. Atzo, Trapagaranen, 30 urteko gizon bat atzeman zuten, ustez bikotekideari jotzeagatik. Ertzaintzaren arabera, atxilotzera zihoazenean, etxea leherraraziko zuela egin zuen mehatxu, eta pistola bat erabiliko zuela. Mungian, berriz, igandean beste gizon bat atxilotu zuten, bikotekidearekin eztabaida izan eta besoan eta ahoan jotzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu