Gizartea

Genero indarkeria egotzita, bi gizon atzeman dituzte

Barkaldon eta Bilbon egin ditu atxiloketak Ertzaintzak. Bestalde, Ertzaintza bera ikertzen ari da Donostian andre batek jasandako sexu eraso ahalegina.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 24a
15:43
Entzun

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Bilbon, ustez bikotekide ohiari heriotza mehatxuak egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, gizona biktimaren lantokian azaldu, eta irainka eta mehatxuka hasi zitzaion. Ertzainek, hara joan, eta atxilotu egin zuten.

Bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita, berriz, beste gizonezko bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia). Herritar batek eman zien abisua ertzainei. Hark azaldu zienez, biktimari laguntzea lortu zuen, eta banketxe bateko kutxa automatikoaren gelan zeuden ezkutatuta. Atxilotuak 33 urte ditu. Emakumeak salatu zuen harremana eten nahi zuela esan ziola bikotekideari, eta orduan egin ziola eraso.

Bestalde, Ertzaintza Donostian izandako sexu eraso ahalegin bat ikertzen ari da. Igandean izan zen ustezko erasoa, Aldakonea kalean. Biktimaren bikotekideak aurre egin zion ustezko erasotzaileari, eta ihes egin zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.