Genero indarkeria kasuetan ez dira izango akusazio Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek genero indarkeriako kasuetan akusazio gisa ez aurkezteko hartutako erabakia salatu du Ezker Anitzak. Akusazio gisa aurkeztuz gero auzibidea atzeratu egiten delako hartu dute Batzar Nagusiek erabaki hori. «Halako erabakiek zalantzan jartzen dute genero indarkeria arazo sozial bat ote den. Administrazioak akusazio gisa ez aurkeztuta, eremu pribatuko zerbait dela ematen du». Ezker Anitzak atzera egiteko eskatu die batzar nagusiei. «Ez dezatela utzi halako atzerapauso bat ematen, eta har dezatela genero indarkeria gizarte osoari eragiten digun arazo gisa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.