8
Genero indarkeriagatik atxilotuak.
Ostiraletik zortzi gizon atxilotu dituzte bikotekideak jo edo ezarriak zituzten urruntzeko aginduak urratzeagatik. Ostiral goizaldean gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen, eta beste bat Donostian. Igande goizaldean, Bilbon, Ertzaintzak dei bat jaso zuen ohartaraziz emakume bat jotzen ari zirela etxe batean. Emakumea zaurituta aurkitu zuten. Ondoren, ustezko erasotzailea atzeman zuten. Beste bost atxiloketak toki hauetan egin dituzte: Bilbon, Okendon, Donostian, Pasaian eta Irunen. Lehenengo hiru kasuetan ustezko erasoengatik atxilotu dituzte gizonezkoak, eta azken bi kasuetan urruntze aginduak ez betetzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu