Genero indarkeriagatik, Nafarroan lau pertsona atxilotu ditu Poliziak

2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Abuztuaren 25 eta 27 bitartean lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan, haien bikotekideek tratu txarrak jasan dituztela salatu ostean. Foruzaingoak jakinarazi duenez, emakumeek salaketak jarri zituzten lau kasuetan.

Hilaren 25ean 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Fiteron. Haren emazteak Nafarroako larrialdi zerbitzuan erasoa jasan zuela aditzera eman zuen. Hurrengo egunean bi gizon atxilotu zituzten, bata Lizarran eta bestea Corellan, beren bikotekideei tratu txarrak era jarraituan ematea egotzita. Bigarrenak orain gutxi arte urruntze agindua izan zuen. Abuztuaren 27an gizonezko bat atxilotu zuten Milagron, bikotekidea eraso zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.