Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da bihar, eta horren harira adierazpen instituzionala onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Genero indarkeriarekin lotutako arrazoiengatik beren herritik Euskal Herrira etortzen diren emakumeei babesa ematea eskatu dute adierazpen horretan. Aterpe eskubidearen legea berritu egin behar dute Europako Legebiltzarrean. Horregatik, Espainiako Gobernuari eskatu diote gai hauetan aterpe eskubidea nola ulertzen duen zehazteko.
Aterpe eskubidea tramitatzen duten langileei "jokabide onerako katalogoa" emateko ere eskatu diote Espainiako Gobernuari. Gainera, tramitazio horiei jarraipena eta ebaluazioaegiteko modua zehazteko ere eskatu diote.
Bestalde, bihar Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die Legebiltzarrak herritarrei.
Emakumeen kontrako indarkeria
Genero indarkeriak bultzatuta etorritako emakumeei aterpe eskubidea emateko eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Emakumeen kontrako indarkeria kasuengatik beren herritik ihes egin eta Euskal Herrira etorri diren emakumeei aterpe eskubidea emateko eskatuz, adierazpen instituzionala onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu