Genero indarkeriako %54 kasu gehiago ikertu dituzte EAEn
BILBO. Auzitegiko medikuek genero indarkeriako %54,4 kasu gehiago ikertu zituzten iaz, 2010eko datuekin alderatuta. 1.251 kasu aztertu zituen Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeak. Indarkeria kasuei buruzko ikerketek oro har egin dute gora: sexu erasoek %42, etxe barruko indarkeriak %27... Gasteizen, 39 urteko gizon bat eta 32ko beste bat atxilotu dituzte asteburuan udaltzainek, bikotekideei eraso egin dietelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu