Eusko Jaurlaritzak Genero Indarkeriaren Biktimen Arretaren Koordinazio Mekanismoen Dekretua onartu du. Horri esker, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan emakumeen aurkako indarkeriaren biktima direnek leihatila berean egin beharko dituzte paper kontuak. Horrela, laguntzak lortzea errazagoa izango dutela dio Genero Indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzak. Baina, batez ere, «bigarrenez biktima bihurtzea» saihestu nahi dute aldaketa berriarekin. Biktima diren emakumeei ez ezik, leihatila bateratu honek andreekin lan egiten duten profesional eta elkarteei ere arreta zuzena eskainiko die.
Dekretua indarrean sartzen den unetik, emakume batek laguntza eskaera egiten duen unean bertan hasiko dira aztertzen. Erabakia administrazioko beste erakunde batek hartu behar duenean, zuzendaritza bera arduratuko da informazioa helarazteaz. Dekretuak, gainera, sailen arteko batzordea sortzeko agindua eman du, biktimen arretarako politikei jarraipena egin ahal izateko.
Genero indarkeriaren biktimentzako arreta bateratu du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu