Indarkeria sexistaren kontrako plataformak eta Nafarroako Emakume Institutuak lan saioa egin zuten maiatzean. Plataformak lan saioaren ondoren kezka agertu zuen, egindako legea ez delako aplikatu. Gaur, azalpenak emateko agerraldia egin du Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari Teresa Aranazek.
Aranazek onartu beharra izan du, ez dutela legea betetzeko araudiaren zirriborroa ere egin. Urtearen bukaerarako egitea espero dutela esan du, baina lan zaila dela azpimarratu du, sail asko ikutzen baititu lege horrek. Beraz, ez du esan arautegia noiz egongo den eginda.
Legearen puntu gehienak betetzen direla esan du Aranazek, eta sailek ematen dutela dirua, baina, hala ere, erabakitako diru partidarik ez dagoela onartu du.
PSNk araudiaren beharra azpimarratu du, eta dauden baliabideak "betikoak" direla kritikatu dute.
IUri, arriskutsua iruditu zaio dirua ematea sailen esku uztea.
Galdera zehatzak egin dizkio Aralarrek Aranazi, baina hark, ez dagoela aurreikuspenik erantzun dio.
EAk, berriz, genero indarkeria "etxeko terrorismoa" dela azpimarratu du, eta beraien ustez, gaiak "beste terrorismoek" bezalako tratamentua izan beharko lukeela esan dute. Hala ere, hori ez dela egiten nabarmendu dute.
emakumeen kontrako indarkeria
Genero indarkeriaren kontrako legea betetzeko arautegiaren zirriborroa egiteke dagoela onartu du Aranazek
Nafarroako Legebiltzarrean 2002ko uztailean onartu zuten genero indarkeriaren kontrako legea, eta 2003ko martxoan aldatu egin zuten, puntu berriak sartzeko. Lege hori aplikatzeko arautegia egin behar zuen Nafarroako Emakumeen Institutuko zuzendari Teresa Aranazek agerpena egin du gaur legebiltzarrean, eta arautegi horren zirriborroa oraindik egiteko dagoela, eta erabakitako diru partidarik ez dagoela onartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu