Genero indarkeriari aurre egiteko bitartekari sare bat abiaraziko dute Bizkaian

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Bitartekari sozialez osaturiko sare bat jarriko du martxan Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean, genero indarkeriaren biktimei laguntzeko. Pilar Ardanza Bizkaiko Gizarte Ekintza diputatuak azaldu duenez, programa abian jarriz, foru aldundiak «pauso bat gehiago» eman nahi du indarkeria matxistaren aurka: «Gizarte osoaren parte hartzea lortu behar dugu. Indarkeria ekintzak salatu behar ditugu, biktimei babes handiagoa eman, eta urruntze aginduak beteko direla bermatu». Proiektua atzo aurkeztu zuten, Bilbon,Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasun Foroaren hamargarren urteurrenean.

Bitartekarien sarea bi herritan abiaraziko dute, proba gisa; eta emaitza onak lortzen badituzte, lurraldeko beste herrietara zabalduko dute. Biktimei arreta eskaintzeaz eta haien ingurua sentsibilizatzeaz arduratuko da sarea. Xabier Legarreta Berdintasun zuzendariak adierazi du foru aldundia «aitzindaria» izan dela berdintasun politikak sustatzen baina oraindik lan asko dagoela egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.