genero indarkeria

Genero indarkeriari buruzko ikastaroak jasoko dituzte 700 ertzainek

Eusko Jaurlaritzak antolatu ditu ikastaroak, eta genero indarkeria jasan duten emakume etorkinei lagundu ahal izateko prestakuntza eskainiko zaie ertzainei.

2012ko martxoaren 5a
16:22
Entzun

700 ertzainek genero indarkeria jasan duten emakume etorkinei lagundu ahal izateko prestakuntza jasoko dute. 29 taldetan banatuta parte hartuko dute ikastaroetan. Egunero lau orduko heziketa jasoko dute, 58 egunetan, bihartik ekainaren 29ra bitarte, Iurretako eta Erandioko eraikinetan (Bizkaia).

Genero indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio eta Aniztasunaren Kudeatzeko Zuzendaritzak antolatu dituzte ikastaroak. Jaurlaritzatik azaldu dute genero indarkeria "lehen lerroko gizarte arazoa" dela.

Bereziki Afrikatik, Ekialdeko Europatik, Latinoamerikatik eta Magrebetik datozen etorkinen ezaugarri soziokulturalak aztertuko dituzte ikastaroetan. Horrez gain, immigrazioari eta genero indarkeriari buruzko "topikoei" buruz ere eztabaidatuko dute.

Datozen hilabetetan, Berdinsarean sartutako udalerriek ere antzeko ikastaro batean parte hartu ahal izango dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.