Baionako bestetan gertatu bortxaketak salatzeko asteartean egin elkarretaratzean, polizia etxeetan gizarte laguntzaile baten izateko beharra azpimarratu zuten, besteak beste, bertan elkartuek. Martine Bisauta Baionako auzapezaren ordezkaria eta Baionako Emazteen Aurkako Bortizkeriaren Behatokiko burua hor zegoela, Laurent Nuñez Baionako suprefetarekin hortaz hitz egiteko bildu berriak zirela azaldu zuen. Eta Baionako suprefeta zuzenean kontaktaturik, honek baieztatu du, hain justu, gizarte laguntzaile postuaren sortzea beren «lehentasuna» dela. Mementoko gaia lantzen ari dira. «Paueko prefetak delinkuentziaren aurreikuspenerako batzordean eskatua da postu hori. Biarnon existitzen denez Euskal Herrian ere izan dadin biktimez arduratzen den gizarte laguntzaile bat, jendarmeria eta polizia etxeetan». Biktimak, zentzu zabalean. Postuaren sorrera, 2012ko urte hasierarako litzateke. Postu berri horrez gain, beste gai batzuk ari direla lantzen zehaztu du suprefetak.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi du iragan astean bost gizonezko atxilotu zituela genero indarkeria leporatuta. Burlatan, Cadreitan, Lodosan, Izarbeibarren eta Alesbesen izan ziren atxiloketak. 22 eta 43 urte artekoak dira gizon atxilotuak.
Genero kasuetarako laguntzailea lehentasuna dela esan du suprefetak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu