EAJ

Gerenabarrenak dio Imazen erabakiak ez duela Egibarren jarrera baldintzatu behar

"Batzuek horiek lotuta egon beharko luketela ikustarazi nahi dute baina, nire ustez, ez daukate loturarik", esan du EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak.

2007ko irailaren 17a
13:19
Entzun
Josu Jon Imazen EAJren Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehendakaritzara ez aurkezteko erabakiak Joseba Egibarren jarrera ez duela baldintzatu behar uste du Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak, gaur Euskadi Irratian esan duenez. "Imazek bere hausnarketa politikoa egin du, eta Joseba Egibarrek eta gainontzekook gurea egin behar dugu. Batzuek horiek lotuta egon beharko luketela ikustarazi nahi dute baina, nire ustez, ez daukate loturarik".

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren ustez, berriz, Imazen erabakiaren ostean "kontsentsuko hautagai" bat izango dute EAJn EBBren presidentea hautatzeko. Abenduaren 1-2ko Batzar Nazionalean aukeratuko dute burua, eta aurten batzar hori "lasaiagoa" izango dela uste dio Bilbaok.

Imazek erabakia alderdiaren "batasuna eta barruko indarra" lortzeko hartu duela uste du Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta hark "eskuzabal, koherentziz eta erantzukizunez" jokatu duela. "Nik ez diot agurrik esan, gero arte baizik, noiz itzuliko den ez dakidan arren".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.