Gerenabarrenakohartarazi du «inolaz ere» ez duela emango dimisioa

Zenbait alderdi eta komunikabide 'Miñao auzia' EAJri kalte egiteko erabiltzen ari direla salatu du

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledunak esandakoari erantzun dioIñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak, eta Miñao auzia dela-eta «inolaz ere» ez duela dimisiorik emango adierazi du. Gerenabarrena PSE-EEko buruzagia izango balitz ez litzatekeela alderdian egongo adierazi zuen Pastorrek.

Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Gerenabarrenak ukatu egin du bere alderdiak eta alderdiko kideek espioitza eta ustelkeria kasu horrekin lotura dutenik, eta salatu du zenbait alderdi eta komunikabidek EAJri kalte egiteko erabili nahi dutela auzia. «Alderdiaren, inputatuen eta jende guztiaren errugabetasun presuntzioa leherrarazi dute».

Gerenabarrenaren irudiko, «alde handia» dago zenbait komunikabidek azaldu dutenaren eta auziaren sumarioan jasotzen denaren artean. «Komunikabideetan esaten da ehunka jarraipen elektroniko egin zirela eta ehunka politikariren fitxak daudela. Sumarioa hartzen dugu eta sei folio bakarrik daude, eta folio horietan agertzen den informazioak ez dauka zerikusirik Ertzaintzaren datu baseetan agertzen denarekin. Norbaitek erabaki beharko du espioitza sare bat dagoen ala esamesak baino ez diren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.