Erreakzioak
German Kortabarria: "Euskaldunok ere badugu eskubidea bakean utz gaitzaten eskatzeko"
German Kortabarria ELAko komunikazioa arduradunak "kezka" agertu du polizia operazio honen aurrean, eta atxilotuak behar bezala tratatuak izan daitezen exijitzen du. "Kezka dut, baita ere, euskalgintza eta kulturgintzaren aurkako eraso berri bat delako", esan du. Kortabarriak adierazi duenez, gutxienez Parkea irekitako dago, eta lanean jarraitzen dute bertan, "baina ez dago eskubiderik horrelako lanaren ondorioz sortutako eta eraikitako proiektu bat horrela zalantzan jartzeko ahaleginetan ibiltzea".
ELAko kidearen iritziz, Euskalgintzak badu eskubidea bere garapen propioa eta bere garapen autonomoa izateko, eta bakean utz dezatela eskatzeko. "Euskaldunok ere badugu eskubidea bakea utz gaitzaten eskatzeko", gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu