German Rodriguezi buruz galdetuko dio Amaiurrek Gallardoni

Koalizioak jakin nahi du Gobernuak ba ote duen 1978ko sanferminetako gertaeren erantzuleak argitzeko asmorik

Erredakzioa
2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Aldez edo moldez, baina Espainiako Gobernuak azaldu egin beharko du asmorik baduen 1978ko sanferminetako gertaera lazgarrien eta German Rodriguezen hilketaren eta, bestetik, handik hiru egunera Donostian jazotako Joseba Barandiaranen hilketaren erantzukizuna argitzeko. Amaiur koalizioko Sabino Cuadra diputatuak galdera hori paratu du Espainiako Kongresuan, eta Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak erantzun egin beharko dio asteazkeneko kontrol saioan.

Sanferminak baino egun batzuk lehenago eta gertaera haietatik ia 34 urtera izango da. Espainiako Gobernuak erantzun egin beharko du, gaiari iskin egiten saiatu den arren. Izan ere, 1978ko uztailaren 8an Iruñeko zezen plazan izandako poliziaoldartzearen,ondotik gertatuko istiluen eta uztailaren 11n Donostian egin zen manifestazioan gertatutako hilketaren gainean Gobernuak dituen datuak, informeak eta agiriak eskatu zituen Cuadrak berak iragan apirilean.

Espainiako Gobernuak ez dizkio igorri diputatu gisa datu horiek eskuratzeko eskubidea baduen arren. Horregatik, Talde Mistoak, Cuadraren izenean, babesa eskatu dio Diputatuen Kongresuko Lehendakaritzari ,Espainiako Gobernuak ez dizkiolako eman eskatutako datuak ezarritako epeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.