Gernikan, Derion, Mungian eta Igorren larrialdietako garraioaz arduratzen diren anbulantziek ez dute erizainik eramango. Oinarrizko bizi euskarriko anbulantzietan, erizainen ordez osasun garraioko teknikariak jartzea ebatzi du Euskadi Emergentziak-ek, Osakidetzaren lehiaketa irabazi duen aldi baterako enpresa elkarteak. “Horrek esan nahi du Bermeon hanka bat hausten duen bat minez joango dela Galdakaoko ospitaleraino, teknikariak ezin diolako legez analgesikorik eman”, adierazi du Ainara Bajenetak, kaleratutako erizainetako batek.
Izan ere, 35 erizain egotzi ditu enpresak Bizkaian. Gaur ziren lanpostu berrietan hastekoak, zerbitzua ematen zuen aurreko enpresatik subrogatuta, baina Euskadi Emergentziak-ek ez ditu kontratatu nahi izan. Bajenetak salatu du “linbo administratibo” batean geratu direla: “Lanik gabe gaude, baina ofizialki ez gaituzte kaleratu”. Esku hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, bai langileen eskubideak defendatzeko, bai erabiltzaileen ongizatea bermatzeko: “Erizainik gabe, anbulantzietan sartu eta eramango dituzte, baina ez artatu”.
Aldaketa horien ondorioz, Bizkaian lau gunetako anbulantziek izango dituzte erizainak: San Inazion (Bilbo), Trapagan, Karrantzan eta Markinan; Amurriokoak ere Bizkaian egingo dute lan. Horrez gain, bizi euskarri aurreratuko anbulantziak —mediku eta erizainekin— lau gunetan daude: Bilbon, Leioan, Ortuellan eta Gernikan.
Gizartea
Gernika, Derio, Mungia eta Igorreko anbulantzietan ez da erizainik izango aurrerantzean
Bizkaian subrogatu beharreko 35 langile kalean utzi ditu Euskadi Emergentziak aldi baterako enpresa elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu