Gernika ontzia atzo abiatu zen Espainiara bueltan. Bi aste baino gehiago pasa ditu ontziak Kreta portuan, Greziak Gazaruntz itsasoratzeko baimenik ematen ez diolako. Gernikako kideek hainbat protesta egin dituzte denbora honetan, Espainiak Atenasen duen enbaxadaren okupazioa eta kide batzuen gose greba, besteak beste.
Askatasunaren Flotillatik ontzi bakarrak lortu zuen Gazarantzko bidaiari ekitea, Dignité Al Karama ontzi frantziarrak. Herenegun Israelgo armadak abordatu zuen eta ez zion bidearekin jarraitzen utzi. Ontzia Israelgo Ashdodeko portura eraman dute eta bertako kideak ahal bezain lasaterren deportatuko dituztela adierazi du Israelek.