askatasunaren flotilla

Gernika ontzikoak Gazarako flotillaren misioa bukatu edo ez aztertzen ari dira

Zuzenenko emisio bidez egindako adierazpenetan esan dute Gazara abiatu ere egin gabe bukatzear egon daitekeela beren misioa eta itsasoratzeko baimena izan bezain laster itzuliko direla. Edorta Jimenezek Espainiako Gerra Zibilean portu errepublikazaleek jasan zuten blokeoarekin parekatu du.

2011ko uztailaren 4a
17:47
Entzun

Gernika ontzikoek Gazarako flotillaren misioa bukatzear egon daitekeela jakinarazi dute Greziatik. Zuzeneko emiso bidez egindako adierazpenetan baieztatu dute itsasoratzeko baimena izan bezain laster itzultzea ari direla aztertzen.

Edorta Jimenezek emandako babes guztia eskertu nahi izan du. Esan du borroka oso momentu politiko esanguratsura eramatea lortu dutela. Idazleak Espainiako Gerra Zibilean ematen zen blokeo egoerarekin parekatu du gertatzen ari dena. Gogoratu du, errepublikarren aldeko portuak blokeatu egiten zituztela laguntza humanitarioa ere iritsi ez zedin, eta horixe dela momentu hauetan Grezia egiten ari dena.

"Europar Batasunak, Europako demokrazia faltsuek eta bereziki Espainiar eta Greziar gobernuek Israelako gobernu sionistarekiko duten menpekotasuna" salatu dute. Hitza hartu duen kideetako batek gehitu du Espainiako Gobernua interes ekonomikoetara saldu dela.

Gazara iristea lortu gabe ere, gustura daude egindako lanarekin. Beraien esanetan, agerian geratu baita gobernuen benetako jarrera zein den. "Gobernuek herrien arteko elkartasuna eten nahi dute, baina hori eguzkia edo haizea gelditu nahi zatea bezala da"

Gazara iristea lortuko ez balute ere, aurrerapausoak egin direla nabarmendu dute. "Blokeoa apurtzen ari gara", errepikatu dute kamararen aurrean jarri diren kide guztiek. Geratutakoaren ondoren borroka aldatu egingo dela esan dute: "nazioarteko legalitatearen aurka egin behar dugu hemendik aurrera".

Free Palestine kamiseta berdeak soinean zeramatzatela egin dute zuzeneko emisioa Gernika ontziko kideek.

Elkartasuna adierazi eta mobilizatzeko deia luzatu dute Gernika ontzitik. Esan dute bi norabidetakoa dela salatu beharreko blokeoa, Gazak jasan behar duena, eta Gernika ontziari berari egindakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.