Politika

Gernikako Akordioaren sinatzaileak presoen elkartearekin bilduko dira

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, Oskar Matute Alternatibako buruak eta Maider Karrere EAko zuzendaritzakideak osatuko dute harremanetarako ordezkaritza. Frantziako eta Espainiako estatuei eskatu diete EPPKrekiko harremanak ez oztopatzeko.

2011ko otsailaren 18a
13:57
Entzun
Gernikako Akordioaren sinatzaileek hurrengo egunotan Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin (EPPK) harremanetan jartzea erabaki dute, Donostian gaur eman duten prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

Itunaren sinatzaileen ordezkaritza Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak eta Maider Karrere EAko zuzendaritzako kideak osatuko dute.

Sinatzaileen iritziz, Euskal Herriko bake bidea garatzeko "funtsezkoa da euskal preso politikoen ekarpena". Horregatik, Frantziako eta Espainiako estatuei harreman horietan "oztoporik ez" jartzeko eskatu diete, bilerok "modu duin" batean garatu ahal izateko.

Joan den irailean sortu zuten Gernikako Akordioa, eta, euren eskaeren artean, euskal presoei buruzko batzuk daude: gaurko espetxe politika etetea, presoak Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea...

Urtarrilaren bukaeran EPPK-k zioen itunaren sinatzaileekin hartu-emanetan jarri nahi zuela. "Prozesu demokratikoa ezaugarritu eta abian jartzeko ahalegin horretan, harremanak normalizatu eta prozesuan EPPKren parte-hartzea bermatzeko ahalegina eskatu diegu aipaturiko eragileei. Gernikako Akordioaren ordezkaritza ofizial bat EPPK-k izendatua duen mintzakidetzarekin harremanetan jar dadin da eskatu dieguna hain zuzen ere", zioen euskal presoen elkarteak oharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.