POLITIKA

Gernikako Akordioaren sinatzaileek Nafarroaren parte-hartzea eskatu dute

Nafarroako hainbat eragileekin bilerak hasiko dituzte bakearen eta normalizazioaren alde konpromiso gehiago biltzeko asmoz, gaur Iruñean azaldu dutenez.

2010eko urriaren 30a
18:20
Entzun
Gernikako Akordioaren sinatzaileek "bakearen eta konponbide demokratikoaren alde" euren konpromisoa berretsi dute gaur Iruñean, eta bakearen eta normalizazioaren alde Nafarroak ere parte hartu behar duela aldarrikatu dute. Zehazki, Nafarroako eragile politiko, sozial, sindikal eta instituzionalei egin diete dei konpromisoarekin batzera, eta helburu horrekin horietako agente bakoitzarekin bilerak hasi behar dituztela jakinarazi dute.

Ezker abertzaleko Xanti Kiroga eta Marine Pueyo, Aralarreko Txentxo Jimenez, EAko Maiorga Ramirez eta LABeko Igor Arroyok hartu dute parte, besteak beste, agerraldian. "Nafarroaren etorkizun artikulatzeko ditugun modelo ezberdinen gainetik eta ezberdintasun ideologikoen gainetik, biolentzia oro desagertzeko eta giza eskubide guztiak, eta ondorioz baita zibil eta politikoak ere, errespetatzeko elkarlanerako konpromisoa izan behar du", esan dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek.

Akordioa Nafarroan gizarteratzeko asmoa dutela azaldu dute, "bakea eta normalizazio sozial eta politikoa lortzeko aukeraren eboluzio positiboaren berme" nafarrak izan daitezen, Gernikako akordioko puntuak bere eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.