Gernikako Akordioaren sinatzaileek konponbidearen aldeko manifestazio handi bat egin nahi dute. Urriaren 22rako egin dute deialdia, Bilboko kaleetan, Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean.
Gizarteak akordioaren edukien aldeko jarrera duela erakutsi nahi dute deitzaileek, herenegun Gernikan egindako ekitaldian jakinarazi zutenez. Akordioak urtebete bete duelako egin zuten ekitaldia igandean, eta, han jakinarazi zutenez, datorren urtean ezinbesteko jotzen dute herritarren mobilizazioa, uste baitute horrek eragingo duela «zuzenean inplikatutako eragileak mugiaraztea».
Gernikako Akordioaren sinatzaileek urriaren 22an manifestatzera deitu dute
'Euskal Herriak konponbidea nahi du' goiburupean, manifestazio bat egingo dute Bilboko kaleetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu