politika

Gernikako Akordioko eragileak presoen elkartearekin harremanetan jarriko dira

EPPKren eskaerari erantzungo diote, ondorioz. Bihar emango dituzte xehetasunak.

2011ko otsailaren 17a
18:16
Entzun
Gernikako Akordioa sinatua duten eragileek jakinarazi dute EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin harremanetan jarriko direla. Bihar emango dute horren berri, Donostian, prentsaurrekoan.

Hainbat alderdi politiko, sindikatu eta eragilek sinatu zuten Gernikako Akordioa, joan den irailean. Euren eskaeren artean, euskal presoei buruzko batzuk daude: gaurko espetxe politika etetea, presoak Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea...

Urtarrilaren bukaeran EPPK-k zioen itunaren sinatzaileekin hartu-emanetan jarri nahi zuela. "Prozesu demokratikoa ezaugarritu eta abian jartzeko ahalegin horretan, harremanak normalizatu eta prozesuan EPPKren parte-hartzea bermatzeko ahalegina eskatu diegu aipaturiko eragileei. Gernikako Akordioaren ordezkaritza ofizial bat EPPK-k izendatua duen mintzakidetzarekin harremanetan jar dadin da eskatu dieguna hain zuzen ere", zioen euskal presoen elkarteak oharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.