Politika

Gernikako alkateordea Auzitegi Nazionalean izan da, jai egitarauan presoen argazkiak atera zirelako

"Terrorismoa goratzea" egozten diote. ANVren izenean aurkeztu zen Jesus Mari Alberdik bere kontrako ekimena "auzi politikoa" dela salatu du.

2010eko otsailaren 17a
17:42
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalean izan da gaur Jesus Mari Alberdi Gernikako (Bizkaia) alkateorde eta Jaietarako zinegotzia, Eloy Velasco epaileak inputatu gisa deituta. Ez deklaratzeko eskubideari heldu dio Alberdik, eta, ondorioz, ez dio epaileari erantzun. Gernikako jai egitarauan herriko presoen argazkiak ageri zirelako inputatu dute Alberdi, "terrorismoa goratzea" egotzita.

Epailearen aurrean deklaratu ez badu ere, kazetariei esan die bere kontrakoa "auzi politikoa" dela. "Interes politikoak daude, Gernika herri sinbolikoa baita eta independentistak ari baigara han gobernatzen", esan du.

Otsailaren 4an Jesus Mari Gorroño Gernikako alkateak eta Marcos Larrauri Gernika Errugbi Taldeko buruak deklaratu zuten auzi berean, lekuko gisa. Izan ere, Gernikako Udalak herriko elkarteen esku utzi ohi du jai egituraua gauzatzea, eta Errugbi Taldeake gin zuen iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.