Gehiegizko ureztatzearen ondorioz ihartu da Gernikako arbola. 2005eko otsailean jarri zuten —egun 28 urte ditu—, baina ez da Bizkaiko juntetxearen lurrean behar bezala itsatsi. Arbola ahultzen ari zela ikusita, hainbat neurri hartu zituzten iazko udazkenean, baina huts egin dute, eta, azkenean, arbola lehortu egin da. Hain justu, ureztatze sistemak ez du funtzionatu, eta hartzen zuen ura drainatzeko arazoen ondorioz lehortu da.
Ana Madariaga (EAJ) Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak esan du udaberrian jarriko dutela arbola berria, Gernikako bosgarren arbola. Gazteagoa izango da arbola hori, 14 urte ingurukoa. Bien bitartean, oraingo arbola ez dute kenduko.