Gasteizko Gobernuaren ustez, eskuduntzak EAEren esku uztea normalizazio politikorako garrantzitsua da, batik bat, espetxe arlokoak eta gizarte seguntzari dagozkionak. Hain zuzen ere, eskuduntza horiek transferitzeko eta Gernikako Estatutua osotasunean garatzeko eskatu zion atzo Madrili Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak.
Espainiako Gobernuak Jordi Sevilla Administrazio Publikoetarako ministroaren bidez erantzun dio Gasteizko Gobernuaren eskaerari, eta uko egin dio Estatutuaren garapen osoa bideratzeari, zenbait eskuduntza transferitzeko ez dela “une egokia” argudiatuta.“Zenbait eskuduntza emateko arrazoizko heldutasun bat iritsi da, baina beste batzuren kasuan ez dugu uste transferentzia egiteko une edo zirkustantzia egokiak direnik”, esan du Sevillak. Haien artean sartu ditu kartzelen arloko eskuduntzak.
Hala ere, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Batzorde Mistoa osatuko dutela adierazi du Sevillak, Madrilen iduriko “arrazoizkoak” diren eskuduntzak legezko egiteko.
Politika
Gernikako Estatutua osotasunean garatzeko ez dela “une egokia” erantzun dio Madrilek Jaurlaritzari
Gernikako Estatutuan aurreikusten diren hainbat eskuduntza Jaurlaritzari emateko ez dela “une egokia” erantzun dio Espainiako Gobernuak Juan Jose Ibarretxeren Gobernuak atzo egindako eskaerari. Gasteizek eskatutako eskuduntza batzuk berehala transferitzeko prest agertu da Madril, baina beste hainbat emateko —espetxeetakoak kasu— ez dela “mementorik onena” iritzi dio Jordi Sevilla Espainiako Administrazio Publikoetarako ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu