Gernikako urriko astelehenetako azokak bertan behera geratuko dira

Osasun egoera dela eta, Gernikako Udalak adierazi du aurten ere ez dela urriko azokarik egongo. Herritarrei «erantzukizuna» eskatu die.

2019ko azoka, pandemia aurreko azkena. ARITZ LOIOLA/FOKU
2021eko irailaren 6a
18:01
Entzun

Aurten ere, Gernikan ez da urriko lehenengo asteleheneko azokarik izango, ezta azken astelehenean ere. Pandemiaren egoera dela eta, udalak gaur jakinarazi du bertan behera geratuko direla gernikarrentzat garrantzitsuak izan ohi diren azokak.

Erabakia «osasun irizpideetan» oinarrituta dagoela argudiatu du udalak, eta azaldu du ez dagoela baldintzarik jende askoko ospakizunak antolatzeko. Herritarrei eskatu die jai «alternatiborik» ez egiteko, eta «erantzukizunez» jokatzeko.

Duela 650 urte hasi ziren Gernikan urriko lehenengo eta azkeneko astelehenetan azoka bereziok ospatzen, eta, koronabirusa iritsi arte, 36ko gerran bakarrik utzi ziren bertan behera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.