ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Geroa Bai eta EH Bildurekin aurkezteari uko egin dio Ahal Dugu-k

Alderdiko militanteek uko egin diote bi koalizioekin Espainiako Kongresurako nahiz Senaturako zerrendetan aurkezteari.

Ahal Dugu-k batzar irekia Kondestablearen jauregian. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 6a
09:28
Entzun

Ahal Dugu-k Iruñeko Kondestablearen jauregian egin den batzar irekian militanteen ahotsa entzun du, eta, ondoren, Nafarroako Herritarren Kontseilua batzartu da azken erabakia hartzeko. BERRIAk ostegunean aurreratutakoa gertatu da; Ahal Dugu-ko militantziak atzera bota du hautagaitza bateratua.

Zirkuluek aho batez esan diote ezetz Geroa Bai eta EH Bilduk luzatutako proposamenari. Hainbat zirkuluk dudak izan dituzte Ezkerraren inguruan ere. Iazko abenduaren 20an, Espainiako Kongresurako ez, baina Senaturako Aldaketa hautagaitza bateratua osatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.