Geroa Baik abertzaletasun zibikoa aldarrikatu du

Uxue Barkosek azaldu du koalizioak kanpainan indar berezia jarriko duela krisiari aurre egiteko neurrietan

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Geroa Baiko gainerako hautagaiez inguratua, Uxue Barkos Kongresurako zerrendaburuak hauteskunde programaren berri eman zuen atzo Iruñean. Barkosen arabera, EAJk, Zabaltzenek eta Atarrabia Taldeak osatutako koalizioak, alde batetik, abertzaletasun zibikoa eta instituzionala aldarrikatuko du. Bestetik, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurrietan arreta berezia jarriko du,jokoan dagoelako ongizate estatuari eutsi ahal izatea.

Badugu geroa, bai izango da koalizioaren leloa, eta Barkosek azadu du koalizioaren izenari erreferentzia egiten dion hitz jokoak azpimarratu nahi duela krisiak aterabidea duen bezala koalizioak berak ere baduela etorkizuna. Izan ere, hauteskundeotan Geroa Baik asko du jokoan. Azken bi legealdietan Nafarroa Baik diputatu bat lortu eta gero, inkestek iragartzen dute ordezkaritza gabe gera daitekeela Geroa Bai. Horri buruz galdetuta, Barkosek azaldu du inkestek joera erakusten dutela, baina azken hauteskundeetan ez zutela asmatu.

Argi utzi du Geroa Bairenerronka diputatu bat lortzea izango dela. Beste aurkari politikoengandik bereizi nahi izan du, eta azaldu du Geroa Bai izango dela Kongresuan Nafarroa «subjektu politiko gisa» aldarrikatukoduen indar bakarra: «Beste euskal lurraldeekiko harremanetan anbizio handikoak gara, baina betiere nafarren borondatean oinarrituta».

Krisiari begira, Geroa Bairen erronka nagusia hari aurre egitea da, «elkartasuna, ausardia eta adimena» erabilita. Besteak beste, Europako Banku Zentralak estatuei zuzenean dirua maileguan utzi ahal izatea bultzatuko dute, eta zorraren kalifikazio agentzien gaineko erreforma bat, interes pribatuen arabera mugitu ordez, interes publikoaren arabera egin dezaten beren jarduera. Nazioarteko diru mugimenduen gain tasa bat ezartzearen alde daude —Tobin tasa—, eta zerga paradisuen aurkako neurriak exijituko dituzte. Dibidenduei eta enpresetako eta bankuetako goi karguen soldatei mugak jartzearen alde azaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.