Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak goizeko bileran hartu du erabakia. Alde bozkatu arren, koalizioak uste du zentsura mozioak ez duela ekarriko "horren beharrezkoa dugun hauteskunde aurrerapena".
"Beldur" da mozioak gizartean "frustrazio handia" sor dezakeela eta. "Beste behin PSN eta Bilduren arteko adostasunerako ezintasunaren lekukoa izan gara, bloke estanko bi dira, zeinen artean akordioa lortzea ezinezkoa den".
Hori horrela, "indar aurrerakoi orori" elkarlanerako deia egin die Geroa Baik, "UPNren alternatiba osatu ahal izateko".