"Gerra politikak soberan" daudela esan du ezker abertzaleak

2013ko otsailaren 21a
15:03
Entzun

Ezker abertzaleko bozeramaile Maribi Ugarteburuk kritikatu egin ditu gaur Frantziako Poliziak eginiko bi atxiloketak, eta gaitzetsi egin du Espainiako eta Frantziako gobernuek ETAk astelehenean eginiko adierazpenari emandako erantzun "ezkorra".

Ugartebururen esanetan, egungo egoeran "guztiz ulertezina" eta "baztertu beharrekoa" da bi gobernuak erakusten ari diren jarrera, eta gaineratu du "gerra politikak soberan" daudela. Halaber, adierazi du ETAko hamar kidek astelehenean eginiko adierazpenak agerian uzten duela erakunde armatuak konponbidearen alde duen konpromisoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.