Gerra Zibilak Zornotzan (Bizkaia) izan zituen ondorioak biltzen dituen dokumentala egin du Zornotzako Udalak. Horretarako, garai horretan haurrak ziren sei herritarren lekukotasunak bildu dituzte.
Oroitzapenak: Acordes para la memoria du izena lanak eta Ibai Elortzak zuzendu du. Gidoia Gregorio Arrienek eta Iban Gorritik egin dute. Datorren astelehenean aurkeztuko dute, hain justu, karlistak herrian sartu ziren egunaren 72. urteurrenean.
Euskaraz eta gaztelaniaz lekukotasunak biltzen dituen dokumentalak gerraren gertakari nagusiak errepasatzen ditu, eta errepresioak izandako ondorioak dakartza gogora.
Ibai Elortza zuzendariak adierazi duenez, "Zornotzako historiaren garai bat berreskuratu" nahi izan dute. "Lekukotasunak uzten saiatu gara, Zornotzako herritarrei euren bizipen pertsonalak kontatzeko aukera emanaz, eta ez soilik datu estatistiko hotzen bidez".
Gizartea
Gerra Zibilak Zornotzan izandako ondorioak gogoratzen dituen dokumentala aurkeztu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu