Gerry Adamsek dio «atzera bueltarik» ez duela bideak
Gerry Adams Sinn Feineko buruzagiak ezker abertzaleak zabaldutako mezuaren garrantzia azpimarratu du, eta adierazi du legeztatzea ezinbestekoa dela, hasitako bideak «atzera bueltarik» izan ez dezan. Bake prozesua sortzeko ezker abertzaleko kideek azken urteotan egindako lana txalotu du Adamsek, eta ezker abertzalearen legeztatzearen alde lan egiteko dei egin die «bakea, justizia eta demokrazia» babesten duten eragile guztiei.Ezker abertzalea hauteskundeetan egotea defendatu du Sinn Feineko buruak, eta nabarmendu du ezinbestekoa dela euskal hautesleriari nahi duen alderdiari bozkatzeko eskubidea aitortzea.Nazioarteak bake prozesua babestea espero du Adamsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu