Ekonomia

Gertakari politiko eta ekonomikoen bilduma kaleratu du German Kortabarriak

ELAko idazkari nagusiaren ondokoa izandakoak 'Kontrakronika' liburuan hamaika testu eta komiki tira bildu ditu, gehienak sindikatuaren aldizkarian 1992 eta 2007 artean argitaratutakoak.

2009ko otsailaren 4a
18:09
Entzun
Gertakari politiko eta ekonomikoen bildumaren aurkezpena egin du gaur German Kortabarriak. ELAko idazkari nagusiaren ondokoa izandakoak Kontrakronika izeneko liburuan hamaika testu eta komiki tira bildu ditu, gehienak sindikatuaren aldizkarian 15 urtetan argitaratutakoak.

Sindikatuaren aldizkarietan (Astekaria eta Landeia) 1992 eta 2007 artean agerturiko komiki tirei (Jesus Antonio Ruiz Jesse-k eginak) testuak egokitu dizkio Kortabarriak. Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak eman du argitara liburua. Umorea baliatu dute urteotako egoera politikoa eta ekonomikoa aztertzeko eta salaketa mezuak zabaltzeko.

Kontrakronika-n, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordea, Espainiako Gobernuko presidente ohi Jose Maria Aznar, Espainiako Barne ministro ohi Jaime Mayor Oreja eta Ekonomia ministro Pedro Solbes, bankuetako presidenteak eta enpresaburu batzuk ageri dira komiki tiretan, karikatura moduan.

Lan eta ekonomia arloez gain, "euskal gatazka" eta nazioarteko egoera izan dituzte hizpide marrazkilariak eta berak, aurkezpenean Kortabarriak azaldu duenez.

Honen esanetan, "azken urteetan gertatutakoa" gogoratzea ahalbidetzen du bildumak, baita "aspaldi igarotako gauza batzuen izugarrizko gaurkotasuna" ere.

Adibide gisa, "BBVA eta Santander bankuetako presidenteak INEMen [Espainiako langabetuentzako agentziaren] bulegorako ilaran beren irabaziak erakusten agertzen diren komiki tira" seinalatu du Kortabarriak. Honen iritziz, egoera hori duela gutxi gertatutakoaren antzekoa da, langabezia nabarmen goiti egiten ari zen unean "beren irabazien alardea" egin baitzuten haiek.

"Gainera, itzuli diren pertsonaiak daude, hala nola Pedro Solbes, Ekonomia ministro izan baitzen ere Felipe Gonzalez [Espainiako Gobernuko] presidente izan zen garaian, eta 1994ko marrazki batean langileentzako soldaten moderazioa eskatzen ageri da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.