Gertatutakoa ez ahazteko eskatu die Lopezek Hipercorreko biktimei

25 urte bete dira ETAk Hipercor saltoki gunean atentatua egin zuenetik, eta biktimak omendu dituzte BartzelonanIndarkeriaren amaiera bueltarik gabea izan dadila eskatu du Patxi Lopez lehendakariak

edurne begiristain
2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
25 urte bete ziren atzohildako gehien eragin zuen ETAren atentatutik: 1987ko ekainaren 19an Bartzelonako Hipercor merkataritza guneko aparkalekuan bonba auto bat leherrarazi zuen ETAk eta 21 lagun hil eta 45 zauritu zituen. ETAk aurretik abisua eman zuen, baina Poliziak ez zuen zentroa hustu garaiz. Atentatu horretako biktimak omentzeko eguna izan zen atzokoa Bartzelonan, goiz eta arratsaldez egindako ekitaldiinstituzionaletan, etaEusko Jaurlaritza ere presente egon zen, Patxi Lopez lehendakaria buru zela. Hipercorreko biktimak gogoan, indarkeriaren biktimen memoria aldarrikatu zuen lehendakariak, eta ETAren atentatuak sekula ahaztu ez daitezen,laguntza eskatu zien biktimei.

ACVOT Erakunde Terroristen Biktimen Kataluniako Elkarteak arratsaldean antolatutako ekitaldi nagusian parte hartu zuen lehendakariak. Merkataritza zentroaren ondoan biktimak oroitzeko eraikitako monumentuan gogoratu zituzten duela 25 urte ETAren atentatuan hildakoak eta zauritutakoak. Patxi Lopez lehendakariarekin batera, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Jesus Loza Memoria eta Elkarbizitzarako mandataria ere izan ziren Jaurlaritzaren izenean. KataluniakoGeneralitateko presidenteordeaketa Bartzelonako alkateak ere parte hartu zuten.

Atentatu horretako biktimeiurtero egiten zaie gorazarre Bartzelonan, baina aurten, lehen aldiz, ETAk bere jarduera bertan behera utzita duenean jaso dute omenaldia.«Terrorismoa garaitzea»izan da, hain justu ere, biktimek jaso zezaketen omenaldirik hoberena, lehendakariaren esanetan. ETAk indarkeria utzita, bake bidean aurrerapausoak emateko deia egin zuen Lopezek:«Iraganaren muga gaindituta, indarkeriaren amaiera atzeraezina egin eta bizikidetza irabazi behar dugu».Hori lortzeko, urtetan ETAri babesa eman diotenak «bakezaleak» bilakatzea eta «ahanzturaren» bitartez irtenbiderik aurkitzea saihesteko galdegin zien lehendakariak biktimei. Hargatik, oroimenari eustea ezinbestekotzat jo zuen: «Ahaztu egiten badugu, gertatutakoa gertatu gabe geratuko da eta hiltzaileek hiltzaile izateari utziko diote».

ETAk eragindako biktimen jarrera goraipatu zuen lehendakariak, urtetan gizartearen eta erakundeen «mespretxua, isiluneak eta ahaztura»pairatu arren, «ez dutelako mendekurik bilatu». Hori dela eta, lehendakariak biktimak «erreferente moral»eta «ahanzturaren aurkako erresistentziaren» eredutzat jo zituen.

Gertatutakoa ez ahazteko eskaera egin zuen, halaber, Joana OrtegaGeneralitateko presidenteordeak: «Ez dugu eta ezin dugu ahaztu». Goizean, Idoia Mendia Jaurlaritzako eledunak gogoan izan zituen Hipercor-eko biktimak. «Ordutikurrats asko egin dira eta gaur da eguna guztien artean memoria eraikitzen ari garela». Memoria biktima orok eraiki behar dute, Mendiaren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.