"Nire osaba erresistentziako kide zen, baina 17 urte zituelarik, atzeman egin zuten, eta La Maison Blanche [Etxe Zuria] deritzonera eraman zuten. Han torturatu ondoren, Alemaniara bidali zuten. Han hil zen", dio Mixel Esteban historialariak. Euskal herritar ugari igaro ziren naziek iparraldean zituzten tortura guneetatik. Horietatik bat da aipatu Miarritzeko Maison Blanche, baina badira gehiago. Gretako etxea, egun helduentzako formakuntza gunea dena, garai batean tortura zentro bat zen. Baionako presondegian ere bazen eremu berezi bat, non naziek atxilotuak galdekatzen zituzten. Handik, Bordelera bidaltzen zituzten, non Dachauko kontzentrazio esparrura zihoazen trenetara igotzen zituzten.
Memoria historikoa
Gestaporen tortura guneak Ipar Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu