Getariako Txakolina jatorri izendapena Gipuzkoa osora zabalduko dute

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak lortukako akordioari esker 75 mahasti hektarea gehiago izango ditu Getariako Txakolinaren jatorri izendapenak.

2007ko otsailaren 15a
16:17
Entzun
Getariako Txakolina jatorri izendapenak 75 mahasti hektarea gehiago izango ditu 2008tik aurrera: 227 mahasti hektareatik 300 hektarea izatera pasako da. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak lortu dute Getariako Txakolina jatorri izendapena Gipuzkoa osora zabaltzeko akordioa. “Nekazal ekoizpenen dibertsifikazioa bilatzen ari gara”, adierazi du Gonzalo Saenz de Samaniego nekazaritza sailburuak.

Orain arte, Getaria, Zarautz eta Aiak zuten Getariako Txakolinaren jatorri izendapena.Aurrerantzean, Hondarribia, Arrasate, Oñati, Zumaia, Olaberria eta Mutrikun egindako txakolinak aipatu izendapena izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.