Getxoko atentatua egitea egotzi dien bi lagunen izenak zabaldu ditu Ertzaintzak

Arkaitz Goikoetxea eta Jurdan Martitegi dira Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duen ohar baten arabera.

2007ko azaroaren 23a
17:04
Entzun
Hilaren 11n ETAk Getxoko (Bizkaia) auzitegiaren kontra egin zuen atentatuaren egileak izatea leporatzen dien bi lagunen izenak zabaldu ditu Ertzaintzak, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duen ohar baten bidez. Hain zuzen, Arkaitz Goikoetxea barakaldarra eta Jurdan Martitegi durangarra dira lehergailuak jarri zituztenak.

Ertzaintzaren arabera, kale erasoekin lotuta izan dira gazte bi horiek azken urteetan, eta Goikoetxea 2003tik dago alde eginda eta Martitegi iaztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.