Hondartzak

Getxoko Ereaga eta Arrigunaga hondartzek bandera urdina lortu dute

Ingurumen Hezkuntza eta Kontsumitzaileen Elkarteak ematen du saria urtero, ingurumena errespetatuz hondartzetan egindako kudeaketarengatik.

Ereagako hondartza, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 14a
10:39
Entzun

Getxoko (Bizkaia) Ereaga eta Arrigunaga hondartzek bandera urdina izango dute beste urtebetez. Azken urteetan bezala, Ingurumen Hezkuntza eta Kontsumitzaileen Elkarteak (ADEAC) izendatuen zerrendan sartu ditu bi hondartza horiek. Ingurumena errespetatuz, itsasertzaren eta hondartzen kudeaketan egindako ahalegina saritzen du elkarteak. Duela 27 urte hasi ziren saria ematen.

Bandera urdina ematerakoan zenbait irizpide hartzen dituzte kontuan. Besteak beste, uraren kalitate ona, garbitasuna, informazioa, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Turismoaren garapen jasangarriari ere erreparatzen diote. Ikurrak jasotzeko, eskaera aurkeztu behar dute udalek. Ez dute jakinarazi Bizkaitik eta Gipuzkoatik zenbat eskaera jaso dituzten. Aurreko urteetan, esaterako, eskaera gutxi jaso izan dituzte.

Ipar Euskal Herriko hondartzei dagokionez, berriz, hurrengo astean emango dute bandera urdina izango duten hondartzen berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.