Gezurrezko datuak zabaltzea egotzi diote Bilboko Metroari
BILBO. Bilboko Metroko zuzendaritzak langileen soldataren gainean hedatutako zifrak gezurrezkoak dira, LABek adierazi duenez. Herritarrak beharginen aurka jartzen saiatzea leporatu dio sindikatuak Iñaki Prego Metroko zuzendariari. Langile Batzordeak manifestaziora deitu du gaurko; Moiua plazatik irtengo dira, 18:30ean. Lanuztea ere egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu