Gidari bat eta motorzale bat hil dira bi istriputan
Auto gidari bat, 22 urtekoa, hil egin zen herenegun eguerdian San Adrianen (Nafarroa). Ibilgailua errepidetik atera zen, porlanezko egitura baten kontra jo, eta bertan hil zen gidaria. Arratsaldeko laurak aldera, berriz, motor gidari bat hil zen herenegun, Galdamesen (Bizkaia). Muskiz eta Sopuerta arteko bidean, erori egin zen gidaria, motorrarekin. Larrialdi zerbitzuak iritsi aurretik hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu