Istripua

Gidari bat hil da Areson, autoa errepidetik aterata

Bart gertatu zen istripua, Leitzarango autobidean. Autoa 40 metroko altueratik erori da ibaira. Suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua ibilgailutik.

2014ko uztailaren 12a
07:46
Entzun

A-15 autobidean gertatu zen ezbeharra bart, Donostiarako norabidean, Areso parean (Nafarroa). 48 urteko gidariak autoaren kontrola galdu zuen, eta ibilgailua ibaira erori zen. Segurtasun indarrak eta suhiltzaileak berehala bertaratu ziren. Baita medikua eta anbulantzia ere, baina ezin izan zuten ezer egin.

Tolosakoa zen hildakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.